Bezeroa
Cederna Garalur eta Lekunberriko eta Larraungo Udalak
Urtea
2024
Lekunberriko eta Larraungo Udalek proiektu pilotu bat sustatu zuten Lekunberri-Larraun Eguneko Zentroan, elikadura-eredu osasungarriagoa, jasangarriagoa eta lurraldearekin lotuagoa lortze aldera. Erronka bikoitza zen: batetik, erabiltzaileen elikadura hobetzea eta, bestetik, tokiko ekoizle txikien ekoizpena jantokira gerturatzea.
Miruatik prozesu horretan elkarlanean aritu ginen, zentroaren beharrak aztertzen, menuak berrikusten eta elikadura-irizpide osasungarri eta jasangarriak definitzen. Sukaldeko lantaldearekin batera, sasoi desberdinetara eta egoitzako kideen nahietara egokitutako proposamen berriak diseinatu genituen, eredu-aldaketa prozesu atsegina eta pertsonengan zentratua ere izan zedin.
Aldi berean, Cederna Garalurrekin aritu ginen elkarlanean tokiko lehen sektoreko eskaintza identifikatu eta eguneratzeko eta eguneko zentroko beharrekin lotzeko. Prozesuari esker, tokiko hamar ekoizleren sasoiko produktu freskoak sartu genituen, eta, hala, gertuko elikagaiak menuetara hurbildu eta tokian tokiko elikadura-zirkuituak indartu genituen.
