Elikadura, lurraldea eta bizitza eraldatzen duten proiektuak laguntzen ditugu
Laguntza, aholkularitza eta babesa ematen diegu elikadura-sistema osasungarriagoak, jasangarriagoak eta oinarri agroekologikokoak lortu nahi dituzten administrazio publiko, erakunde, sare eta kolektiboei.
Ikuspegi integral batetik lan egiten dugu, ezagutza teknikoa, entzutea, dinamizazioa, estrategia eta prozesuen zaintza uztartuz. Proiektu bakoitzean inplikatzen gara, erronkak antolatzen, eragileak konektatzen, parte-hartzea aktibatzen eta bide posibleak irekitzen laguntzeko.

Diagnostikotik ekintzara: eragileak, jakintzak eta lurraldeak konektatzen ditugu, benetako aldaketak bultzatzeko
Artikulatzeko, egituratzeko eta profesionalizatzeko proiektuak laguntzen ditugu, lehen sektoreari, elikadurari, jasangarritasunari eta lurralde-garapenari lotuak.
Gure lanaren abiapuntua diagnostiko bat, behar jakin bat, forma hartu behar duen ideia bat edo laguntza behar duen prozesu kolektibo bat izan daiteke. Hori abiapuntu, metodoa eta norabidea eraikitzen laguntzen dugu.

Zer eskaintzen dugu?
Aholkularitza
Lurraldeko diagnostikoak, txostenak eta azterketak
Proiektuen diseinua, koordinazioa eta gauzatzea
Laguntza estrategikoa eta teknikoa
Parte hartzeko prozesuak eta dinamizazio komunitarioa
Prestakuntza, tailerrak eta ponentziak
Laguntza sareei, kooperatibei eta diziplina anitzeko lantaldeei
Agroekologia-trantsiziorako eta elikadura-burujabetzarako estrategiak
Nahi al duzu trantsizioko proiektu bat gurekin bultzatu? Hitz eginen dugu?
Pertsonen, lurraldeen eta ekosistemen zaintzarekin konprometitutako proiektuak garatzen ditugu, justizia soziala, ekofeminismoa eta ongi bizitzea erdigunean jarriz.