Eskuz esku elikadura-sistema osasungarri eta jasangarrietarako bidean
Miruan, elikadura-sistema osasungarriagoak, jasangarriagoak eta lurraldeari lotuagoak lortu nahi dituzten administrazio publiko, erakunde, sare eta kolektiboekin eskuz esku aritzen gara.
Agroekologia eta elikadura-burujabetza abiapuntu, ikuspegi estrategikoa, prozesuen dinamizazioa, ezagutza teknikoa eta pertsonekiko, lurraldearekiko eta zaintzarekiko sentsibilitatea uztartuz lan egiten dugu.
Miruan, lehen sektorearekin eta lurraldea zaintzen duten entitateekin elkarlanean aritzen gara
Entzutea, ikuspegia, metodoa eta konpromisoa behar duten prozesuak diseinatzen, bideratzen eta laguntzen ditugu. Hala diagnostikoak eta plan estrategikoak nola parte hartzeko espazioak, prestakuntza, lan-sareak eta proiektu partekatuak.
Eskuz esku agroekologiarako bidean
Esperientzia, irudimena eta ausardia aldaketarako
Nekazaritza, elikadura eta natura lotzen
Bizitza eta natura erdigunean jartzeko lan egiten dugu
Gure ustez, lurrarekin, ekoizleekin, gure komunitateekin eta eraiki nahi dugun etorkizunarekin harremanak izateko modu bat da jatea.
Horregatik, agroekologiatik, elikadura-burujabetzatik, justizia sozialetik eta bizitzaren zaintzatik elikadura-sistemak eraldatu nahi dituzten proiektuak laguntzen ditugu.
Prozesua osorik barne hartzen duen ikuspegi holistiko eta sistemiko batetik lan egiten dugu: ekoizpenetik kontsumoraino, transformazioa eta banaketa barne.
Izan ere, konfiantzatik eta entzutetik dihardugu, baita pozez ere, bestelako oreka bat posible dela sinesten duten pertsona eta entitateekin lan egitearen ondorio.

Ongi bizitzeko lan egiten dugu.
Konfiantzatik lan egiten dugu.
Sinesten ditugun proiektuetan lan egiten dugu.
Mundua eraldatzen duten ekimenak bultzatzeko lan egiten dugu.
Azken proiektuak