Bezeroa
Antsoaingo Udala
Urtea
2026
Antsoaingo Udalak prozesu bat sustatu zuen haur-eskolako, Ezkaba ikastetxe publikoko eta Ostoki zentro komunitarioko elikadura-zerbitzuak integratzeko eta koordinatzeko, eredu bateraturantz aurrera egiteko, koordinatuagoa eta zerbitzu bakoitzeko beharren neurrira.
Miruatik eskuz esku aritu ginen Udalarekin integratze horretarako diseinuan, inplikatutako eragile desberdinekin elkarlanean, behin erabakia hartuta. Hainbat alderdi gako aztertu eta definitu genituen, esaterako, Ezkaba ikastetxean kozinatzea antolatzea, menuen eta elikagaien ezaugarriak, zerbitzu bakoitzak dituen beharrak, kostuak, garraioa, langileak eta eredu berriaren funtzionamendu orokorra.
Prozesuari esker, hiru zerbitzuen integraziorako oinarriak ezarri eta Antsoaingo Elikadura Zerbitzuen Mahaia sortu zen, inplikatutako eragileak bildu eta udal-zerbitzuetan elikaduraren ikuspegi bateratua ahalbidetzen duen koordinaziorako espazioa.
