Skip links

Zaintzea mahaia partekatzea ere bada

Bezeroa

Antsoaingo Udala

Urtea

2024-2025

Informazio gehiago

“Antsoain, Zaintzen duen Herria” proiektuaren esparruan, Antsoaingo Udalak jantoki komunitario bat sustatu zuen, osasungarria eta jasangarria, 65 urtetik gora eta/edo desgaitasuna dutenentzat. Herritarrek eskatuta jaio zen proiektua, eta zaintzarako, autonomiarako eta nahigabeko bakardade- zein mendekotasun-egoerak prebenitzeko tresna gisa planteatzen du elikadura.

Miruatik proiektua diseinatzen eta martxan jartzen lagundu genuen: elkarlanean aritu ginen Udalarekin eta talde eragilearekin, herriaren beharretara egokitutako zerbitzu bat definitzeko. Hain zuzen, Ostoki zentro komunitarioko jantoki presentziala eta etxez etxeko janari-zerbitzua konbinatzen ditu proiektuak, eta sartzeko irizpideak gizarte-egoeraren eta behar ezberdinen araberakoak dira.

Elikadura da zerbitzuaren ardatzetako bat: menu osasungarri eta jasangarriak eskaintzeko irizpideak definitu genituen, elikagai freskoak, sasoikoak, tokikoak eta ekologikoak lehenetsiz eta lurraldeko ekoizleekin harremana sustatuz. Era berean, jantokia elkartzeko eta parte hartzeko espazio bat da: bertan jatea harremanak eraikitzeko, komunitatea sortzeko eta elkar zein elkarrekin zaintzeko aukera bat ere bada.

Emaitza zera da: elikadura, zaintzak eta komunitatea uztartzen dituen jantoki komunitarioko eredu bat, elikadura osasungarri eta jasangarria udal-estrategia zabalago batean txertatzen dituelarik, herritarrak beren ingurunean kalitate handiagoarekin egon daitezen ahalbidetzeko.