Sakanan lehen sektorearen etorkizuna bermatzeko, belaunaldi berriak nekazaritza-jardueran hastea ere ahalbidetu behar da ezinbestean. Erronka horretan aurrera egiteko, errelebo hori zerk zailtzen duen eta hura gauzatzeko zer tresna diren lagungarri aztertzen dugu ikuspegi agroekologikotik.
Miruatik kide berriak sektorean sartzeko dauden oztopo nagusien azterketa egin genuen, eta Nafarroako zein beste lurralde batzuetako ekimenak eta baliabideak aztertu genituen. Halaber, Sakanan eta inguruan jada burututako esperientziak eta ekintzak bildu genituen, bakoitzak landu zituen beharrak identifikatuz eta hobetzeko edo osatzeko aukerak non zeuden aztertuz.
Lanari esker, eskuragarri zeuden baliabide eta esperientzien mapa antolatu genuen, eta problematiken zein irtenbide posibleen arteko loturak ezarri ere, Sakanako lehen sektoreko belaunaldi-erreleboa laguntzeko etorkizunerako tresnak definitzeko eta lehenesteko oinarri bat ekarrita.
