Skip links

Ekoizpen ekologikoa Nafarroan sustatzeko proiektua

Bezeroa

Nafarroako Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

Urtea

2025-2026

Información complementaria

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak Nafarroako Ekoizpen Ekologikoaren Plan Estrategikoa berrikusi eta eguneratu nahi zuen eta, hala, bere lan-ildoak ekintza zehatz eta aplikagarri bihurtu. Horretarako, Miruatik prozesu hori lagundu genuen, sektoreren analisia eta parte hartzeko lana uztartuz, eragile nagusiekin batera.

Orain arteko zirriborroa berrikusi, informazioa alderatu eta kontsulta egin genien ekoiztetxe ekologikoei, sektoreko erakundeei, nekazaritzako sindikatuei eta Nafarroako ekoizpen ekologikoari lotutako beste erakunde batzuei. Tailer eta galdetegien bidez, beren eskaerak eta ekarpenak jaso genituen, eta mantendu, birformulatu, erraztu edo lehenetsi beharreko neurriak identifikatu genituen.

Lan hori abiapuntu, eskuz esku aritu ginen Departamentuarekin planeko neurriak lurrera ekartzeko, horiei nola heldu, zer tresna eta baliabide genituen eta zer erabaki hartu behar genuen bide emateko. Prozesuari esker, plan berriaren ekintzak antolatu eta gauzatu genituen, sektorearen eskaerak barne hartuz eta oinarri partekatu bat sortuz, baliabideak, lehentasunak eta ezarpen-bideak definitzeko.