Skip links

Elikadurari buruzkoak ikastea ere eraldatzea da

Bezeroa

Elkartasun eta Bake Elkartea

Urtea

2025-2026

Información complementaria

Janaritegi globala. Elikadura-segurtasunaren aldeko eskolak proiektuaren esparruan –Elkartasun eta Bake Elkarteak Nafarroako ikastetxeetan sustatuta–, elikadura osasungarri eta jasangarriari eta bidezko merkataritzari buruzko saioak diseinatu eta egin genituen.

Miruatik edukiak eta metodologia publiko ezberdinetara –guraso-elkarteak, irakasleak eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak– egokitu genituen, modu ulergarrian eta beren eguneroko errealitateari lotuta, kontzeptu batzuk haiengana hurbiltzeko helburuz, besteak beste, kontsumo arduratsua, jasangarritasuna eta elikadura-justizia.

Saioak ikasteko eta hausnartzeko gune gisa diseinatu genituen, edukiak eta parte hartzeko dinamikak konbinatuz, elikaduraren inguruan hartzen ditugun erabakiak osasunarekin, lurraldearekin, ingurumenarekin eta ekoizleen baldintzekin lotuta daudela ulertzea helburu.