Nafarroako ekoizpen ekologikoaren sektorean zuen posizioa hobeto ezagutu eta hazten jarraitzeko aukera berriak aztertu nahi zituen Ekoaldek. Miruatik testuingurua eta sektorearen garapena aztertu genituen, aukera nagusiak non zeuden eta erakundeak zer bide ireki zitzakeen ulertzeko.
Sektorean zuen posizioa aztertu, indarren eta aukeren diagnostiko bat egin eta ingurune lehiakorra analizatu genuen. Era berean, merkaturatzeko bide berriak –bereziki sukaldaritza kolektiboaren esparruan– aztertu genituen, baita hazteko ildo posibleak ere, produktu eta ekoiztetxe berrien bidetik.
Horretarako, merkatuan zegoen eskaria lurraldean eskuragarri zegoen eskaintzarekin lotu genuen, biak konektatzeko aukerak identifikatuz. Horri esker, Ekoalderentzako aukera-mapa bat marraztu, eta Nafarroako sektore ekologikoaren barruko etorkizunari eta bilakaerari buruzko hausnarketa-ildoak planteatu genituen.
