Sakanako nekazaritza-sektoreak elkarri estu lotutako bi erronka ditu aurrez aurre: belaunaldi-erreleboa bermatzea eta lurraldeko elikadura-beharrekin lotura handiagoa duen ekoizpen-eredu jasangarriago baterantz aurrera egitea. Errealitate hori hobe ezagutzeko, sektorearen egoeraren diagnostiko bat egin genuen ikuspegi agroekologikotik.
Sektorearen ezaugarriak eta beharrak, eskualdeko ekoizpen-ahalmena eta elikadura-beharrak aztertu genituen, baita belaunaldi berriak nekazaritza-jardueran hastea eta ekintzailetza zailtzen duten muga nagusiak ere.
Emaitzei esker, sektorearen erronken eta aukeren ikuspegi partekatua eraiki ahal izan genuen eta ezagutza hori eskualdeko eragile gakoen eskura jarri genuen, oinarri bat eskainiz, hala erabakiak hartzeko nola aurrera egiteko, nekazaritza-eredu erresilienteago, jasangarriago eta tokiko elikagai-hornidurara bideratuago baterantz.
