Skip links

Zaintza- eta elikadura-eredu berri bat jubilatuen etxetik

Bezeroa

Lekunberriko Udala

Urtea

2025

Informazio gehiago

Lekunberriko Udalak Jubilatuen Etxeko zerbitzuaren eraldaketa sustatu zuen, adinekoen arreta hobetzeko eta gune hori espazio komunitarioagoa, dinamikoagoa eta udalerriko beharrei lotuagoa bihurtzeko helburuz.

Miruatik eskuz esku aritu ginen Udalarekin elkarlanean zerbitzu berria diseinatzen: eskari potentziala aztertu genuen, baita elikadura osasungarri, jasangarri eta produktu fresko, sasoiko eta gertukoetan oinarritua txertatzeko aukerak ere. Inguruko elikadura-eskaintza ere aztertu genuen, bi errealitateak lotzeko bidea esploratzeko eta tokiko produktuaren kontsumoa sustatzeko.

Lan horren ondotik, elikadura osasungarri eta jasangarrirako irizpideak definitu genituen, eta kontratazio-plegu berrian txertatu zituzten. Hala, elikadura hobetzeaz gain, adinekoak elkartzeko, laguntzeko eta zaintzeko espazioak sortzeko otordu-zerbitzuaren oinarriak ezarri ziren.