Baztango Udalak Elizondoko haur-eskolako jantoki-ereduaren eraldaketa sustatu zuen, helburu argi batekin: elikadura osasungarriagoa, jasangarriagoa eta lurraldeari lotuagoa lortzea.
Miruatik eskolarekin eskuz esku aritu ginen prozesu osoan zehar: elikagai ekologikoak, freskoak eta sasoikoak txertatzeko lanean aritu ginen, tokiko hornitzaileak eta, bereziki, Baztango sektore agroekologikotik datozen produktuak lehenetsiz.
Elikadurari buruzko udal-estrategiaren esparruan adostutako elikadura-jasangarritasunerako irizpideak ditu oinarri proiektuak, eta jantokiko egunerokoan txertatzen ditu. Haurren elikaduraren eta osasunaren, lurraldearen eta tokiko elikadura-sistemen zaintza uztartzen ditu aldaketak, eta, bidenabar, inguruko ekoizpen agroekologikoa indartu.
