Ezagutza partekatzea eraldaketarako
Elikadura-eredu osasungarriagoa, jasangarriagoa eta lurraldearekin lotuagoa lortu nahi duten entitate, administrazio eta erakundeentzako prestakuntzak ere diseinatzen eta egiten ditugu.
Parte hartzeko ikuspegi praktiko batetik egiten dugu lan, eta prestakuntza bakoitza aurrez aurre dugun norbanakoaren edo erakundearen beharretara egokitzen dugu. Hainbat gai lantzen dugu, elikadurarekin, agroekologiarekin, merkaturatzearekin eta zaintzarekin lotuak, egunerokoan aplikatzeko ezagutza, esperientzia eta tresnak uztartuz.
Honako esparru hauetan prestakuntzak egin ditugu
Erosketa publikoa eta merkaturatzeko kanal laburrak
Administrazio eta erakundeentzako prestakuntza, erosketa publikoan gizarte-, ingurumen- eta hurbiltasun-irizpideak txertatzeko tresnak ezagutzeko eta aplikatzeko, eta merkaturatze-bide laburrak indartzeko.
Agroekologia
eta ekoizpena
Landare aromatikoen laborantzari, izurrite eta gaixotasunen prebentzio eta kudeaketari eta ekoizpen agorekologikoarekin lotutako hainbat gairi buruzko prestakuntzak.
Elikadura, zaintzak
eta justizia soziala
Ekofeminismoari eta elikadura-sistemekin, zaintzarekin eta jasangarritasunarekin duen harremanari buruzko prestakuntza eta hausnarketarako espazioak.
